Motion Mountain

Dohainiko fisika liburua

logo
Home Online reading Contents Buy at Amazon Buy at Createspace Buy at Lulu Fascinating videos Search Reviews Author & errata Mailing list Guestbook About the project Blog Prize challenges Helping Links Impressum/Kontakt Privacy & terms ResearchT-shirt Donate
Willkommen Benvenuti Benvinguda Bienvenida Bienvenue Bine ati venit Bem-vindos Bonvenon ברוכים הבאים Добрe дошли Добро пожаловать Dobrodošli Ласкаво просимо 欢迎 歡迎 Hoş geldiniz Karibu خوش‌آمدید مرحبا Ondo etorri Salve Selamat Datang Tere tulemast Tervetuloa Üdvözlet Välkommen Velkommen Velkommen Vitajte Welkom Witajcie Χαίρετε ようこそ

Zelan mugitzen dira objetuak eta irudiak? Zelan mugitu ahal dira animaliak? Zer da mugimendua?

Zelan sortzen da ortzadarra?
Posiblea al da lebitazioa?
Esistizen al dira denbora makinak?
Zer esan gura dau ‘quantum’ berbak?
Zein da naturan topa daiteken indar balio maximoa?
Hutsik al da benetan ‘espazio hutsa’?
Multzo bat da unibertsoa?
Zeintzuk dira fisikan soluzionatzeke dagozan problemak?

pdf  Download volume I - FALL, FLOW AND HEAT         (60 MB).

pdf  Download volume II - RELATIVITY         (40 MB).

pdf  Download volume III - LIGHT, CHARGES AND BRAINS         (50 MB).

pdf  Download volume IV - QUANTUM THEORY: THE SMALLEST CHANGE         (20 MB).

pdf  Download volume V - PLEASURE, TECHNOLOGY AND STARS         (70 MB).

pdf  Download volume VI - A SPECULATION ON UNIFICATION         (14 MB).

Web-orri honek eskaintzen dauan dohainiko fisika testu-liburuak zera kontatzen dau: aipatutako itaunak erantzutea zelan bihurtu dan posible, 2.500 urtez esploratu ta gero. Liburua kuriosoentzat dago idatzita: entretenigarria, bitxia ta erronkagarria orrialde guztietan. Matematika gitxi baliatuz eta eguneroko bizitzaren obserbazioetatik abiatuz, testuak mekanika, termodinamika, erlatibitate orokor eta espezial, elektrodinamika, quantum teoria ta egungo unifikazio saioen alde liluragarrienak esploratzen dauz. Arlo honeen mamia terminorik sinpleetan laburbiltzen da. Adibidez, testuak hurrengo nozioen ondoriotzat aurkezten dau fisika modernoa: entropia minimoa, abiadura maximoa, indar maximoa, karga aldaketa minimoa ta akzio minimoa.

Kuriositatez are gehiago gozatzeko, testuak azken ikerketa emoitzak, animazio onenak, irudi onenak, puzzle fisiko interesgarrienak eta kuriositate fisiko esaguratsuenak aurkezten dauz fisikaren arlo bakoitzean. 500 animazio ta irudi, 90 taula eta 1.600 erronka ta puzzle baino gehiago hartzen dauz barruan.

Ingelesez idatzita, 1.500 orrialde baino gehiago eskaintzen dauz, ikasle, irakasle ta naturaren deskribapen zehatzari buruz kuriosoa dan edonorentzat. Kuriositate gaindiezina be asetzeko, testua denbora ta espazioaren mugak eta bertan topa daitekezan mirariak esploratuz amaitzen da.